__________________________________________________________________________________________
Bouchon Chocolatier - Saint Médard en Jalles (33) - France
Où sommes nous

__________________________________________________________________________________________

Ongi etorri,
 

Florent Bouchon txokolategia, 2003ko azaroa ezkeroztik Bordeletik (frantzia hego-mendebaldea) gertu dagoan Saint Médard en Jalles herriko udaletxe plazan dago kokatua.

Guk sortutako bonboi gehienak txokolate beltzarekin eginak dira baina baditugu esnez eginikoak eta zapore desberdinetakoak ere. Txokolate denek %100 kakaozko gurinarekin eginak dira.

Florent Bouchon txokolategian bertan eginiko fruitu pasta aukera zabala ere aurkituko duzu. Albarikokea, Borgoñako mahats beltza, limoia, Solliès-eko pikua, marrubia, franbuesa, gerezia, mandarina, masusta, arana, eta william udarea. Txokolate eta fruitu pasta guztiak pakete apain edo kaxa politetan aurkezten ditugu.

2006ko Irailetik aurrera internet bidez ere jasoko ditugu eskaerak, beraz, bonboiak zeuen etxean edo jaso behar dituenaren etxera bidaliko genituzke zuzenean.

Gure eskualdera bazatoz, bisitaiguzu!

Txokolategia asteartetik larunbatera daukagu zabalik .Udan uztailaren bigarren hamabostalditik abuztu amaierara itxita egoten da.

Gure lanak ikusten jarraitu aurretik ondoko lexiko hau irekiezazu lagungarri izango baituzu.

 

 
 

-txokolate klasikoak

-ganache-ak

-Pralineak

-Likoreak

-almendrazko pastak

- Tearen ordua

 

 

Urte sasoiaren arabera, eta bezeroaren nahiaren arabera Florent bouchon–ek txokolate pieza bakarrak egin ditzake.

-Gabonetan

-Pazko astean